Abantaila fiskalak

Bazkide egitea edo OCULARISi unean uneko dohaintza egitea erabaki baduzu, ekarpen horiek zure errenta-aitorpenetik ken ditzakezu. 2020ko urtarriletik, handitu egin dira abenduaren 23ko 49/2002 Legearen araubide fiskal bereziari atxikitako erakundeei egindako dohaintzei aplikatu beharreko kenkari-tasak:

Pertsona fisikoak (PFEZ)

Kenkariaren ehunekoa

Emandako lehen 150 €ak
150 €-tik aurrera
Urte anitzeko dohaintzak*
Likidazio-oinarriaren kenkariaren muga**

* *Urte anitzeko dohaintzak (erakunde berari gutxienez 2 urtez) > 150 €

** Euskadin eta Nafarroan aplikatu beharreko muga % 20 eta % 25ekoa da, hurrenez hurren.

Pertsona juridikoak (SZ)

Kenkariaren ehunekoa

Dohaintzak, oro har
Urte anitzeko dohaintzak*
Likidazio-oinarriaren kenkariaren muga**

* Urte anitzeko dohaintzak (erakunde berari gutxienez 2 urtez) > 150 €
(Aurreko ekitaldiko zenbateko bera edo handiagoa)
** Euskadin eta Nafarroan aplikatu beharreko muga % 20 eta % 25ekoa da, hurrenez hurren.

  • Pertsona fisikoa bazara, urte honi dagokion PFEZan zure kuoten eta/edo dohaintzen zenbatekoaren % 80 kendu ahal izango duzu, urtean 150 €arteko ekarpenengatik. Kopuru horretatik aurrera, kenkaria % 35ekoa izango da, edo % 40koa gurekin gutxienez 2 urtez jarraian lankidetzan arituz gero, likidazio-oinarriaren % 10eko mugarekin.
  • Pertsona juridikoa bazara, sozietateen gaineko zergan zure kuoten eta/edo dohaintza osoen % 35 kendu ahal izango duzu. Gurekin gutxienez 2 urtez jarraian lan egiten baduzu, kenkaria % 40koa izango da, likidazio-oinarriaren % 10eko mugarekin.
  • Espainian bizi ez den pertsona fisikoa edo juridikoa bazara eta gure herrialdean errentak lortzen badituzu, zure dohaintzen zenbatekoaren araberako onura fiskala ere baduzu. Hemen kontsulta dezakezu:www.aeat.es
  • Foru-araubide partikular bati lotutako autonomia-erkidego batean bizi bazara edo GKEei egindako dohaintzengatik kenkari gehigarriak ezarri baditu, kenkari aplikagarriak desberdinak izan daitezke.
  • RGogoratu Zerga Agentziari zure kuoten eta dohaintzen zenbatekoaren berri eman ahal izateko ezinbestekoa dela zure NANa edo IFZ eta helbidea eman izana. Mesedez, oraindik egin ez baduzu, deitu  (+34) 622 227 339 zenbakira edo idatzi hola@ocularis.ong helbidera.

Onura fiskal horiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu, mesedez, Zerga Agentziaren webgunea:  www.aeat.es

Scroll to Top