PROIEKTUAK
Saharaz Hegoaldeko Afrikan IKUSMEN-OSASUNA garatzeko lankidetzan diardugu, tokiko unibertsitateetan haien beharrei egokituriko ikastaro ofizialak sortuz – graduondoko masterrak eta diplomak – horrela, beraiek etorkizun hurbilean auto-formakuntza egin ahal izateko, gurea bezalako kanpoko laguntzen menpe ez izateko.
“Prestakuntza ezinbestekoa da herrialdeen Garapen egokia bermatzeko”
Bai gure herrialdean bai HEGOALDEKO herrialdeetan, noizbehinkako eta laguntza-zerbitzu moduan, guda edo behartasun gorritik ihesi egiten duten pertsona errefuxiatuen eta baita ere umezurztegietan eta harrera-etxeetan bizi direnen neskato ikusmen-osasunez arduratzen gara.
Ikusmen-desgaitasunak oso ezezko ondorioak eragiten ditu: h@urrei eskolara joatea galarazten die, eta ondorioz beraien formakuntza eragozti, halaber etorkizunean lan duin bat aurkitzeko beren aukerak murrizten ditu; pertson@ helduek ezin dute normaltasunez lan egin. Herrialde hauetako gobernuek iksumendesgaitasunak dituzten pertsonei ez diete erraztasunik ezta zaintzarik ere eskaintzen, eta horrek eskaletasun tasaren igoera dakar, ikusmen-desgaitasuna pairatzen duten personak hirietan eskean ibiltzea ohizkoa izanik adin txikiko neskez lagundurik, hauek zaintzera behartuta ikusten dira bere hezkuntza eta etorkizuna harrikatuz eta genero-desberdintasuna are gehiago larriagotuz. Egoera honek pobrezia iraunarazten du eta gizarte gisa aurrera egitea eragozten die.