PEDIATRIAKO OPTOMETRIA MASTERRA
(FCS-UNILURIO) Osasun Zientzien Fakultatea, Nampulan, MOZAMBIKE
Zoritxarrez, Saharaz hegoaldeko Afrikan pediatriako optometrian tokiko profesional trebatutakorik ez dira existitzen; horrek esan nahi du ezinbestean haur gehienek ikusmen-osasunean ez dutela jasotzen inolako arretarik, duela mende bat baino gehiagotik Mendebaldean imajinaezina dena.
2010tik aurrera, OCULARIS-ek herrialdeari lagundu dio espezialitate honetako profesionalen formakuntza eskainiz. 2019an Unibertsitate masterreko ikasketak bezala espezialitatea OFIZIALDU DUGU. Ikusi aurrerago PROIEKTUA izeneko atala
PROIEKTUA
Espezialitate horretako lehen masterraren neurrira egindako sorkuntza, Afrikako kontinente osoan bakarra, Osasun Zientzien Fakultaterako (OZF–UNILURIO, Nampula), eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak (UPC, Bartzelona) bermatuko du.
1. FASEA (2019): Lankidetza hitzarmena aztertu eta sinatzea.
2.FASEA (2020tik 2025era):
1. Edizioa (2020) – Masterraren ofizializazioa, etorkizuneko 6 irakasle prestatzea (3 ♀ eta 3 ♂). e-Salud plataforma neurrira ezartzea, telematikoki gaitzeko. Ebakuntza-geletan eta kontsultetan tresnak indartzea.
5. Edizioa arte (2025) – Ikastaro bakoitzeko 10 ikasle prestatzea eta aurreko fasean gaitutako irakasleei laguntzea. 5. edizioa amaitu arte.

TESTUINGURUA ETA EGOERA MOZAMBIKEN
2019ko Nazio Batuetako datuen arabera, Mozambique munduko 10 herrialde behartsuenetako bat da eta planetako bizi-kalitate txarrena duen herrialdeetako bat. Horren guztiaren arrazoiak honako hauek dira: jasan dituen 20 urte baino gehiagoko gudak, hondamendi naturalak, gaixotasunak, biztanleria-hazkunde handia, nekazaritzako emankortasun txikia eta aberastasunaren banaketa desorekatua. Azken hiru hamarkadetan gutxienez, bere jaiotza-tasa munduko altuenetarikoa izan da, batez beste bost seme-alab@ baino gehiago emakume bakoitzeko (handiagoa landa-eremuetan). Emankortasun tasa altua iraunkorrak erakusten ditu genero-desberdintasuna, antisorgailu erabilera txikia, ezkontza goiztiarrak, amatasuna eta hezkuntzarik eza, batez ere emakumeen artean.
(Barne-Produktu Gordina) % % % %
Biztanleria
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Biztanleko BPG (€)
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Giza Garapenaren Indizea (GGI)
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Desberdintasunari egokitutako GGI
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Bizi-itxaropena
MOZAMBIKE
ESPAINIA
189 herrialdetatik
GGI Ranking-a
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Generoari buruzko Giza Garapenaren Indizea (GGGI)
%
MOZAMBIKE
%
ESPAINIA
IKUSMEN-OSASUNEKO TESTUINGURUA
(IAPB-OMS) Itsutasunaren Prebentziorako Nazioarteko Agentziako datuen arabera, 2015ean itsutasunaren prebalentzia %0,82koa uste izan zen, eta ikusmen urrikoa %3,38koa; hau da, 99.378 pertsona itsuak eta 461.710 pertsonak ikusmen-urrikoak, gure herrialdeko %0,15eko ratiotik argi-urtetan. Arazo guzti hauei aurre egiteko bakarrik daukate:
Pertsona itsuak
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Optometristak
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Miloi biztanleko
Optometristak
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Oftalmolog@k
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Miloi biztanleko
Oftalmolog@k
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Gainera, langile gutxituek egoera zailei aurre egin behar diete; lanaren aldetik, osasun-egituren ekipamendua urria da, ordainketa baxua eta prestakuntza eta birziklapena eskasak. Azkeneko honetan, hain zuzen ere, guk l@gun diezaiekegu.