OPTOMETRIA PEDIATRIKOA
Dakarreko Medikuntza Fakultatea (FMPOS–UCAD) Dakar, SENEGAL
Oftalmologia Pediatrikoaren Unibertsitate-Diplomako edukiaren laurdena optika eta optometriari buruzkoa da eta gure pediatriko-optometrista taldea prestakuntza emateaz arduratzen da.
Gizaki ororen bizitzako lehen hamarkada funtsezkoa da gorputzaren organo eta egitura guztiak, batez ere ikusmenaren organoa, ongi garatzeko. Denbora tarte horretan edozein alterazio, patologia edo estimulu falta, nahikoa da ikusmen-funtzioaren garapen egokian zuzenean jarduteko.
Pediatriaren arloan optometristak prestatzea funtsezkoa da garapen ona bermatu eta helduarora iristean ikusmen-sistema egokia izateko. Eremu horretan espezialistarik ez izateak ikusmen-urritasuna duten paziente asko ekar ditzake, helduaroan mendekotasuna dutenak edo oinarrizko lanak egin ezin dituztenak. Beraz, optometrista pediatrikoaren eginkizuna ez da soilik haurraren ikusmenari arreta ematea, baizik eta etorkizuneko helduen ikusmen-osasuna bermatzen du, gizarte osasuntsu, aktibo eta kalitatezko batean bizi ahal izateko.

TESTUINGURUA ETA EGOREA SENEGALEN
Nazio Batuen 2019ko datuen arabera, Senegal munduko herrialde pobreenetako bat da. Giza Garapenaren Indizean (GGI) duen posizioa 189 herrialdetako 166 da, eta biztanleriaren batez besteko bizi-itxaropena 67 urtekoa da. Munduko jaiotza-tasarik altuenetakoa du, eta, batez beste, 5 seme-alaba baino gehiago ditu emakume bakoitzeko (landa-eremuetan handiagoa), azken hiru hamarkadetan gutxienez. Emankortasun maila altua izateak genero-desberdintasuna, antisorgailuen erabilera txikia, ezkontza goiztiarrak eta hezkuntza eza islatzen ditu, bereziki emakumeen artean. 2018an, biztanleko BPGa 355 €/urte izan zen; Espainian, 25.730 €, hau da, Espainian baino 72 aldiz gutxiago.
Biztanleria
SENEGAL
ESPAINIA
Biztanleko BPG (€)
(Barne-Produktu Gordina)
SENEGAL
ESPAINIA
Giza Garapenaren Indizea (GGI)
%
SENEGAL
%
ESPAINIA
Desberdintasunari egokitutako GGI
%
SENEGAL
%
ESPAINIA
Bizi-itxaropena
SENEGAL
ESPAINIA
189 herrialdetatik
GGI Ranking-a
SENEGAL
ESPAINIA
Generoari buruzko Giza Garapenaren Indizea (GGGI)
%
SENEGAL
%
ESPAINIA
KUSMEN-OSASUNEKO TESTUINGURUA
Itsutasuna Prebenitzeko Nazioarteko Agentziaren (IAPB-OMS) datuen arabera, 2018ko itsutasunaren prebalentzia %1,4 izan zela kalkulatu zen. Datu horien arabera, 140.000 itsu eta 420.000 ikusmen urriko daude, eta kasu horien %75 sendagarriak edo saihestezinak dira. Ratio hori oso urrun dago gure herrialdearen % 0,15etik.
Oftalmologiako 112 Goi Mailako Teknikari (TSO) bakarrik dituzte herrialde osorako, bat 142.857 bakoitzeko; Espainian, berriz, 17.000, bat 2.765 pertsonako, beste era batera adierazia:
Pertsona itsuak
SENEGAL
ESPAINIA
Oftalmolog@k
SENEGAL
ESPAINIA
Miloi biztanleko
Oftalmolog@k
SENEGAL
ESPAINIA
Optometristak
SENEGAL
ESPAINIA
Miloi biztanleko
Optometristak
SENEGAL
ESPAINIA
EGUNGO KOLABORATZAILEAK
HEGOALDEAN
IPARRALDEAN