OKULOPLASTIA MASTERRA
Maputo-ko (FM-UEM) Medikuntza Fakultatea, MOZAMBIKE.
Okuloplastia (Begien plastika edo aurpegiko plastika-orbitala) azpi-espezialitate bat da, prozedura kirurgiko ugari biltzen ditu; betazalen, orbita eta malkoaren eraginak tratatzen dituena eta garratzitsuenen artean, begietako tumoreak, garaizko diagnostikoa eta tratamendua behar dituztenek. Normalean erraia kendu behar izaten da (begi-globoaren edukia ateratzea) edo enukleazioa egitea (begi-globoa erabat erauztea). Ondoren, operatua izan den pazienteak begi-protesia beharko du. Arrazoi honengatik gure begi-protesien ekipoarekin goaz beti tokiko medikuei abilezia honetan formakuntza emateko.
“Okuloplastiaren garrantzia funtsezkoa da, bizitzak salbatzen dituen oftalmologiaren azpi-espezialitate bakarra da”
Zoritxarrez, Saharaz Hegoaldeko Afrikan tokiko okuloplastian gaitutako profesionalak ia ez dira existitzen. Horrek esan nahi du, ezinbestean, haurr@k hiltzen direla inolako aringarririk gabe, Mendebaldean orain dela mende bat baino gehiago pentsaezina den errealitate bat da.
2010az geroztik, OCULARIS–ek herrialdeari lagundu dio espezialitate honetako profesionalen formakuntza eskainiz. 2020an bere Medikuntza Fakultatean (FM-UEM) masterreko ikasketak bezala OFIZIALDU DUGU espezialitatea. Ikusi aurrerago PROIEKTUA izeneko atala.
PROIEKTUA
(FM-UEM), Maputo-ko Medikuntza Fakultaterako azpi-espezialitate honetako lehenengo Masterra sortzea eta ofizialtzea, Saharaz Hegoaldeko Afrika osoan bakarra dena.
- 1.go FASEA (2010 – 2019) 20 oftalmolog@ (15♀ eta 5♂) eta mediku egoiliarrentzako oinarrizko trebakuntza sendotzea eta baita ere bere oinarrizko tresnak ebakuntza-gelatan eta kontsultorioetan espezialitatea jardun ahal izateko.
- 2. FASEA (2020) Etorkizuneko 3 irak@sleri (2♀ eta 1♂) prestakuntza ematea eta eOsasuna ezartzea formakuntza telematikoa egiteko. Ebakuntza-gelatan eta kontsultorietan tresnak sendotzea.
- 3. FASEA (2021 – 2025) Kurtso bakoitzeko 3 ik@asleri prestakuntza ematea eta aurreneko fasean gait@suna jaso zituzten 3 irakasleen prestakuntza osatzea. 3. edizioaren bukaeraraino jarraitzea hausnartu egin da.
TESTUINGURUA ETA EGOERA MOZAMBIKEN
2019ko Nazio Batuetako datuen arabera, Mozambique munduko 10 herrialde behartsuenetako bat da eta planetako bizi-kalitate txarrena duen herrialdeetako bat. Horren guztiaren arrazoiak honako hauek dira: jasan dituen 20 urte baino gehiagoko gudak, hondamendi naturalak, gaixotasunak, biztanleria-hazkunde handia, nekazaritzako emankortasun txikia eta aberastasunaren banaketa desorekatua. Azken hiru hamarkadetan gutxienez, bere jaiotza-tasa munduko altuenetarikoa izan da, batez beste bost seme-alab@ baino gehiago emakume bakoitzeko (oraindik handiagoa). Emankortasun tasa altu iraunkorrak erakusten ditu genero-desberdintasuna, antisorgailu erabilera txikia, ezkontza goiztiarrak, amatasuna eta hezkuntzarik eza, batez ere emakumeen artean.
Biztanleria
MOZAMBIKE
ESPAINIA
189 herrialdetatik
GGI Ranking-a
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Giza Garapenaren Indizea (GGI)
%
MOZAMBIKE
%
ESPAINIA
Desberdintasunari egokitutako GGI
%
MOZAMBIKE
%
ESPAINIA
Bizi-itxaropena
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Biztanleko BPG (€)
(Barne-Produktu Gordina)
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Generoari buruzko Giza Garapenaren Indizea (GGGI)
%
MOZAMBIKE
%
ESPAINIA
IKUSMEN-OSASUNEKO TESTUINGURUA
(IAPB-OMS), Itsutasunaren Prebentziorako Nazioarteko Agentziako datuen arabera, 2015ean itsutasunaren prebalentzia %0,82koa uste izan zen, eta ikusmen urrikoa %3,38koa; hau da, 99.378 pertsona itsuak eta 461.710 pertsonak ikusmen-urrikoak, gure herrialdeko %0,15eko ratiotik argi-urtetan. Arazo guzti hauei aurre egiteko bakarrik daukate:
Pertsona itsuak
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Oftalmolog@k
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Miloi biztanleko
Oftalmolog@k
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Optometristak
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Miloi biztanleko
Optometristak
MOZAMBIKE
ESPAINIA
Zortzi oftlamolog@k Maputo hiri-nagusian laguntza medikoa ematen dute, beraz herrialdeko landa-eremuak ia arretarik gabe geratzen dira. Gainera, langile gutxituek egoera zailei aurre egin behar diete; lanaren aldetik, osasun-egituren ekipamendua urria da, ordainketa baxua eta prestakuntza eta birziklapena eskasak. Azkeneko honetan, hain zuzen ere, guk l@gun diezaiekegu.