PROIEKTUA

Hasieran protesi aurrefabrikatuak egokitzen eta, ahal den neurrian, egiten jakin dezaten prestatzen ditugu. Herrialde horretan, hutsetik egiten dakien pertsona bakarra dago, urte hauetan guk osatua.

1.FASEA (2010etik 2019ra): 5 teknikariri (♀ bat eta 4 , 3 Maputoko Ospitale Zentralekoak (HCM) eta 2 Osasun Zientzien Fakultatekoak (FCS–UNILURIO, Nampula) protesiak egokitzeko oinarrizko trebakuntza indartu da. HCMko teknikarietako bat fabrikazioan trebatu da, etorkizun hurbilean lehen trebatzaile nazionala izan dadin.

2. FASEA (2020tik 2024ra): Okuloplastia eta erretinoblastomaren proiektuan integratzea, oftalmologiaren atalean deskribatua.

TESTUINGURUA ETA EGOERA MOZAMBIQUEN 


2019ko Nazio Batuetako datuen arabera, Mozambique munduko 10 herrialde behartsuenetako bat da. Giza Garapenaren Indizean (GGI) 189 herrialdetik, 180. lekua hartu du, biztanleriaren batez besteko bizi-itxaropena 60 urtekoa da, planetako bizi-kalitate txarrena duen herrialdeetako bat izanik. Horren guztiaren arrazoiak 20 urte baino gehiagoko jasan dituen egoerak izan dira: guda, hondamendi naturalak, gaixotasunak, biztanleria-hazkunde handia, nekazaritzako emankortasun txikia eta aberastasunaren banaketa desorekatua. Azken hiru hamarkadetan gutxienez, bere jaiotza-tasa munduko altuenetarikoa da, batez beste bost seme-alab@ baino gehiago emakume bakoitzeko (altuago landa-eremuetan). Emankortasun tasa altua iraunkorrak genero-desberdintasuna, antisorgailu erabilera txikia, ezkontza goiztiarrak, amatasuna eta hezkuntzarik eza, batez ere emakumeen artean erakusten ditu. 2018an bere biztanleko BPGa 355 €uroko/urtean izan zen, Espainian 25.730 €urokoa izanik, gure herrialdean baino 72 aldiz gutxiagoren baliokidea.  

 

Biztanleria 

MOZAMBIKE

ESPAINIA

 

Biztanleko BPG (€)

(Barne-Produktu Gordina)

MOZAMBIKE

ESPAINIA

 

Giza Garapenaren Indizea (GGI)

%

MOZAMBIKE

%

ESPAINIA

 

Desberdintasunari egokitutako GGI

%

MOZAMBIKE

%

ESPAINIA

 

Bizi-itxaropena 

MOZAMBIKE

ESPAINIA

 

189 herrialdetatik

GGI Ranking-a 

MOZAMBIKE

ESPAINIA

 

Generoari buruzko Giza Garapenaren Indizea (GGGI)

%

MOZAMBIKE

%

ESPAINIA

EGUNGO KOLABORATZAILEAK 

HEGOALDEAN

IPARRALDEAN 

EGUNGO FINANTZABIDEA 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies