¿ZER ETA NOLA EGITEN DUGU?
Saharaz Hegoaldeko Afrika, non ikusmen-urritasunezak oraindik ere baliabiderik gabeko milioika pertsonen etorkizuna gaitzesten duten, Garapenerako lankidetza egiten dugu, eta baina ez asistentziazkoa, azken honek osasun eta gizarte errealitatea ahulena eta azpigaratuena bilakatuko lukeelako alegia.
Ikusmen-osasuneko profesionalak formatzen ditugu, ikastaro ofizialak sortuz, eta haien unibertsitateetako irakasle@k trebatuz, etorkizun hurbilean auto-prestakuntzarako ahalmena lor dezaten eta modu horretan gurea bezalako kanpoko laguntzaren menpekotasuna ekiditeko.
erakuts iezadazu eta egunero jan ahalko dut“
Bai gure herrialdean bai HEGOALDEKO herrialdeetan, noizbehinkako eta laguntza-zerbitzu moduan, guda edo behartasun gorritik ihesi egiten duten pertsona errefuxiatuen eta baita ere umezurztegietan eta harrera-etxeetan bizi direnen neskato ikusmen-osasunez arduratzen gara.
Lankidetzan dihardugun herrialdeetako Medikuntza edo Optometria Fakultateetan, Master ikastaroak eta Diploma ofizialak sortzen ditugu. Ikastaroek lotzen dituzte beren unibertsitate-ospital zentroetako ebakuntza-gelan, kontsultorio eta laborategietan %80a PRAKTIKA, eta TEORIA %20a, eSalud erabiliz, fakultate bakoitzera egokitutako eLearning plataformaren bidez urrutiko formakuntza egin ahal izateko.
Eragile nagusiek ezarritako estrategiekin bat gatoz beti, hala nola, Nazio Batuetako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GHJ), (OME) Osasun Munduko Erakundearen jarraibideekin eta beraren Itsutasunaren Prebentziorako Nazioarteko Agentziarekin (IAPB, siglak ingelesez), lankidetzan ari garen herrialde bakoitzeko Osasun Ministerioaren Ikumen-osasuneko Programa Nazionalekin bat eginez.