¿NOR GARA GU?
OCULARIS irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa 2010ean sortu zuten Joan Prat doktoreak (HSJD).Bartzelonako San Juan de Dios Pediatria Ospitaleko Oftalmologia zerbitzuko bere taldearekin batera.
Gaur egun, profil askotako hogei pertsona baino gehiagok egunero lan egiten dute, OFTALMOLOG@K, OPTOMETRISTAK, OCULARISTAK, bai eta nazioarteko lankidetzako, kudeaketako, finantzetako, komunikazioko PROFESIONALEK eta BOLUNTARI@EK ere… eta jakina, B@ZKIDE, erakunde publiko eta pribatuen ezin eskertuzko laguntza ekonomiko handia dute.
“Prestakuntza da herrialde baten Garapanerako gakoa , aldizkako ekintzak, berriz, inolako ekarpenik utzi gabe haien beregaintasuna baldintzatzen dute. Joan Prat Doktoreak., OCULARIS-en sortzailea
MISIOA
Saihes daitekeen itsutasuna desagerraraztea, eta sendatu edo prebenitu daikekeena; ikusmen-osasunerako eskubide unibertsal eta berdintasunezkoaren alde borrokatzea, pobrezia-ezabapenera laguntzea eta biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzea, batez ere haurreriarena.
IKUSPEGIA
- Garapen bidean dauden herrialdeetako prestakuntza oftalomogikoan eta optometrikoan euskarri izatea, autoprestakuntza autonomoa lortu ahal izateko, beraien gobernu, unibersitate eta ikusmen-osasuneko profesionalen konpromisoarekin batera.
- Haien ezagutzak eta teknikak sustatzea ahalik eta pertsona gehien behar bezala zaintzeko, bere ingurunean prestakuntza ematen, haien beharretara egokituz eta beraien baliabide propioak erabiliz, Mendebaldeko herrialdeetan erabiltzen ditugunak baino zaharkituagoak izan arren.
- Munduko gune azpigaratu eta behartsuenean, Saharaz Hegoaldeko Afrikan, osasun eta gizartearen errealitate eraldatzea, non ikusmen-gabeziek baliabiderik gabeko miloika pertsonaren etorkizuna zigortzen duten
BALIOAK
- KONPROMISOA: Entsegu eta enpatiaz, egungo eta etorkizuneko ikusmen-osasuneko profesionalek gure profesionaltasun kontzeptuaren eragina dute.
- IRAUNKORTASUNA: Gure konpromiso eta ausardiaz ahaleginak egiten ohi ditugu hobetzeko eta gure helburuak lortzeko.
- PAREKOTASUNA: Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko ezagutza optometriko eta oftalmologikoa parekatuz, genero-parekotasuna kontuan hartuz.
- ZINTZOTASUNA: Zeharkako lana egiten dugu, argi eta garbi komunikatzen dugu eta zintzotasunez jokatzen dugu.
- PRESTAKUNTZA: Europako ezagutza medikoa era praktikoan partekatzen dugu, herrialde bakoitzeko errealitatea eta eskura dauden baliabideak kontutan harturik. Formatzaileak formatzea helburu izanik, Afrik@ko mediku profesional@ei dago zuzenduta, eta aldi berean, biztanlegoaren begi-osasuneko laguntzaren kalitatea hobetzen, batez ere haurreriarena.